XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Galdu egin zela esan zien besteei, baina ez zien adierazi hienen eta lehoi emearen konturik; berekiko sekretu egin zuen gertaera.

Kalean zehar tente zihoalarik, eta alaba txikia haren eskutik, ametseko lehoi eme hura bezalakoxea zirudien amak; amaren ondoan babesa eta segurtasuna sentitzen zituen alabak.

Parkean zabuan zebilela, batzuetan haurren bat agertzen zen zabutik bultzaka jaitsiaraztera; ama aulkitik zutitu eta hurbildu egiten zen, hitzerdirik esan gabe.

Haren presentzia aski izaten zen haur lotsagabea aldenarazteko.

Orduan, alabatxoak zabuka jarraitzen zuen pozik, eta ama lehoi eme bat bezain indartsua iruditzen zitzaion.

Amaren bizkarra tentea zen, ez oso zabala, baina indartsua; biribil samarra zen, eta eroso joaten zen haren gainean.

Printzesa baten bizkarra duzu, esaten zion aitak.

Ama gorritu egiten zen, eta ixo, zozoa, erantzuten zion.

Alabak atsegin zuen ama gorriturik ikustea; halakoetan, bazirudien amari lore bat ernetzen zitzaiola barrutik kanpora, eta edertasun guztia agerian uzten ziola.

Aitak ere atsegin zuen ama gorriturik ikustea; gerritik heldu, eta musukatu egiten zuen, eta masailetan eta lepoan hozkattoak egiten zizkion.

Orduan, alaba bien artera sartzen zen, eta elkar maite zuten bi gorputz haien berotasun eztia sentitzen zuen.